Albi etxaldea, Sakana araneko Arruazu herrian aurkitzen da.
Sakana, Aralar mendizerra eta Beriain zein urbasa mendien artean dagoen 35 km-ko aran zabal eta laua dugu, Euskal Herriko erdigune geografikoan alegia.
Arruazu, 100 biztanle inguruko herri txikia da, baina bere txikitasunetik zerbitzu paregabeak eskaintzen dizkio bisitariari. Bertan, haurrendako jolas parkea, otordu paregabeak eskaintzen dizkigun ostatua eta ostatu emango digun landa-etxea aurkituko ditugu.
Sakanan industriak pisu garrantzitsua duen arren, abeltzaintza eta nekazaritzak izugarrizko garrantzia dute. Ez bakarrik lanbide bezala, ingurugiroaren kudeaketan duen garrantzia itzela da ere.
Aralar, Beriain eta Urbasak milaka urteetan zehar abeltzaintzaren (bereziki artzaintzaren) eragina jaso dute. Horrek, aranaren bizitzan beharrezkoak izan diren ondasun kultural, biologiko, historiko eta ekonomikoak jasotzea eragin duelarik. Baina ez pentsa iraganaz ari garenik bakarrik, gaur ere, horrela izaten jarraitzen du. Etorkizuna emango dion artzain gazteek aurrerako apustua egiten dugulako alegia.
![]() |
![]() |
![]() |
Arruazutik Aralar mendietara zein Beriain mendira abiatzen diren ibilbide zoragarriak daude. Zailtasun desberdinetako bideak. Korrikan, Mendi bizikletan zein oinez egin daitezkeen bideak eta xendak alegia. Gainera Arakil ibaian freskatu ditzakegu gure oinak, beroak estutzen duenean.
Adrenalinaren zirrara sentitu nahian dabiltzanek Paint Ball parke bat dute eskura, zeinean lagun artean une ahaztezinak pasako dituzten.
Arruazuk arkitekturari eutsi eta historian zehar edukitako bizimodua erakutsiko digu bere etxeen pareten bitartez zein berreskuratutako txokoei esker, garbitoki zaharra adibidez, duela gutxi eraberrituta, eskola zaharrak, gaur egun elkarte bihurtuta, edota uztokiko bordak.
Arruazun, “Albi” Idiazabal gazta paregabea eskuratzeko aukera edukiko duzue, benetako artzain gazta ! Herriko Ostatuan zein Metxinarena edo Etxezar etxeetan. Hortzaz gain aisialdiaz gozatzeko parada bikaina edukiko duzue.
ONGIETORRIAK BA, ARRUAZURA!