Gure mendietako zein aranetako belardien kalitate bikainari eta hauek janda ardi latxak sortzen duen esneari esker baldintza ezin hobeak sortzen dira gazta bezalako jaki bat sortzeko.
Albi gazta, gure arkumeen gatzagi naturalarekin egiteak eta azalean parafina edo margo jangarri babeslerik ez erabiltzeak produktu artisau gixa bereiztea ahalbidetzen digu. Horrela gure aitona-amonek utzitako irakaspenei jarraituz, kalitatezko produktu gustagarri, natural eta osasuntsu bat egiten dugularik.