Nor gara

Albi gaztak, Nafarroan, Aralar eta Beriain mendizerrak babestutako sakana bailaran aurkitzen den Arruazu herriko hiru artzainek osatzen dugu.

 

Gure ardi latxaz osatutako artaldearen esnearekin, Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta ekoizten dugu.

 

Ekoizpen eredu jasangarri eta duin baten aldeko jarrera irmoak bultzatuta, gure aiton amonen irakaspenei kasu egin eta duela ehunka urte egin izan den bezelaxe, Arruazuko zein Aralar mendizerrako larreetan barrena elikatzen ditugu gure  ardiak, gainera transgenikorik gabeko elikagaiak ematen dizkiegu. Gure kulturaren zein gizartearen osasunaren  hobebeharrez lan egitea,  ardura sakona da gure egunerokotasunean.

 

Horrela: bertakoa, naturala, kalitatezkoa eta osasungarria den Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta zuen esku jartzen dugu, ALBI GAZTA alegia, benetazko artzain gazta.

 

 

Albi etxaldea, Sakana araneko Arruazu herrian aurkitzen da.

 

Sakana, Aralar mendizerra eta Beriain zein urbasa mendien artean dagoen 35 km-ko aran zabal eta laua dugu, Euskal Herriko erdigune geografikoan alegia.

 

Arruazu, 100 biztanle inguruko herri txikia da, baina bere txikitasunetik zerbitzu paregabeak eskaintzen dizkio bisitariari. Bertan, haurrendako jolas parkea, otordu paregabeak eskaintzen dizkigun ostatua eta ostatu emango digun landa-etxea aurkituko ditugu.

 

Sakanan  industriak pisu garrantzitsua duen arren, abeltzaintza eta nekazaritzak izugarrizko garrantzia dute. Ez bakarrik lanbide bezala, ingurugiroaren kudeaketan duen garrantzia itzela da ere.

 

Aralar, Beriain eta Urbasak milaka urteetan zehar abeltzaintzaren (bereziki artzaintzaren) eragina jaso dute. Horrek, aranaren bizitzan beharrezkoak izan diren ondasun kultural, biologiko, historiko eta ekonomikoak jasotzea eragin duelarik. Baina ez pentsa iraganaz ari garenik bakarrik, gaur ere, horrela izaten jarraitzen du. Etorkizuna emango dion artzain gazteek aurrerako  apustua egiten dugulako alegia.

 

 

Arruazutik  Aralar mendietara zein Beriain mendira abiatzen diren ibilbide zoragarriak daude. Zailtasun desberdinetako bideak. Korrikan, Mendi  bizikletan zein oinez egin daitezkeen bideak eta xendak alegia. Gainera Arakil ibaian freskatu ditzakegu gure oinak, beroak estutzen duenean.

 

Arruazuk  arkitekturari eutsi eta  historian zehar edukitako bizimodua erakutsiko digu bere etxeen pareten bitartez  zein berreskuratutako txokoei esker, garbitoki  zaharra adibidez, duela gutxi eraberrituta,  eskola zaharrak, gaur egun elkarte bihurtuta, edota uztokiko bordak.

 

Arruazun, “Albi” Idiazabal gazta paregabea eskuratzeko aukera edukiko duzue, benetako artzain gazta !

 

ONGIETORRIAK ARRUAZURA!