Bisita gidatuak

Bertako artzaintza ezagutzeko aukera eskaintzen dugu. Horretarako, interpretazio gune bezala prestatu dugu gure artegi zein gaztandegia. Gizarteak, artzaintzak eta honek gure artean duen eragina kulturan zein landa eremuaren kudeaketan ezagutu eta barneratu dezan.

 

Zer da ardi latxa? Zer da ganaderitza extensiboa? Zer da idiazábal gazta? Zergaitik ardiak mendira eraman? Ze eragina dauka horrek gugan?... galdera hauei eta beste askori erantzungo dion ibilbide paregabea zuen eskuetan jartzen dugu.

 

Zer eskaintzen dugu:

 

  • Artegian: Bi orduko ibilbidean, ardi latxa eta honen manejua azalduko dugu. Artzain txakurrarekin erakustalditxoa, Idiaziabal gazta nola egiten den eta gure gazten kata organoleptiko batekin bukatuko dugu bisita.

Ordutegia: 11:00

Prezioa: 6€ helduek eta 4€ haurrek

 

 

  • Mendian: Bi orduko ibilbidean, neolitikotikan gaur egunera artzaintzak Aralarren utzitako aztarnei segituz, gaur egungo artzai txabola eta ardien larrebidearen azalpena burutuko dugu. Gure gazten kata batekin bukatuko dugu bisita.

Ordutegia: 11:00

Prezioa: 10€ helduek eta 6€ haurrek

 

 

  • Eskolak eta ikastolak: Bi orduko ibilbidean, ardi latxaren azalpena, honen elikadura eta manejua, artzain txakurrarekin erakustalditxoa. Idiazábal gazta nola egiten den eta mamia egitea. Ondoren haur bakoitzak egindako mamia etxera eramango du. [Informazio gehiago]

Ordutegia: Eskolaren ordutegira moldatzen gara.

Prezioa: 4€ ikasleko.

 

 

 

Harremana: 681 083 409 (Aritz).
Eguna eta ordua aurretik hartu beharra dago.